Kontzertu bakoitzean ardo desberdina zerbitzatuko dute. Horrez gain, dastatzeko banatutako ardoaren inguruan azalpen batzuk emanen dituzte Vinacotecakoek. Vinacotecaren bitartez, Nafarroako upeltegi batzuek egitasmoan lagundu dute. Kontzertuen amaieran, dastatutako ardoa erosteko aukera egonen da. Urriaren 19an, Esferetako Musika deituriko ikuskizuna izanen da Iruñeko Planetarioan. Ekitaldi horrekin hasiko da zikloa.
Hurrengo emanaldiak, Barañaingo Auditoriumean izanen dira, eta han urriaren 26an Xubela taldeak joko du. Xubela taldeak txistua eta perkusioa nahasten ditu. Azaroaren 9an, Roque-Novoa bikoteak Mozart konpositore handiaren obrak abestuko ditu. Bikotea piano eta soprano batez dago osatua. Azaroaren 16an, berriz, beste bikote batek emanen du kontzertua. Piazzola bikotea deitzen dira eta txirula eta gitarra jotzen dituzte.
Klasiko zikloa...eta zu jaialdia amaitzeko, Barañaingo Abesbatzak bi egunetan abestuko du. Emanaldiak azaroaren 22an eta 23an izanen dira. Vinacoteka- koek egun horietarako, ardo dastaketa egin beharrean, Nafarroan egindako txanpaina banatuko dute.
Musika klasikoko emanaldi guztiak 20:30ean izanen dira.
non zer
Urriaren 19an. 'Esferetako musika',Iruñeko Planetarioan.Urriaren 26an. Xubela, Barañaingo Auditoriumean.
Azaroaren 9an. Roque-Novoa bikotea,Barañaingo Auditoriumean.