«Aita-ama izateko agiria eskatu beharko lukete». Nork ez du entzun halako esaldirik? 2 urte baino gutxiagoko haurrak dituzten gurasoentzat Interneten bidezko ikastaroa antolatu dute Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuek (Bizkaia), EHUk eta Etxadi familia-psikologia aholkularitza taldeak.
Ikasi hezteko da egitasmoaren leloa. Ikastaroa gainditzeko, familia bakoitzak 90 ordu egin beharko ditu teoria eta praktika lantzen. Familia bizitzaren antolakuntza nola egin ikasiko dute. Psikologia garapena ezagutuko dute, eta garapen hori nola bizkortu. Hazkuntzaren gakoen berri ere izango dute.
Euskaraz zein gaztelaniaz egin ahalko da ikastaroa, 2012ko otsailaren eta maiatzaren artean. Batez ere, Internet erabiliko da (90 ordu), baina, horrekin batera, aurrez aurreko 90 minutuko bi saio egin beharko dituzte. Etxadi taldeko psikologoak izango dituzte irakasle.
Oraingoz soilik Lea-Artibai eskualdeko udalerrietako biztanleek parte har dezakete, 2 urte baino gutxiagoko haurrak badituzte edo haurdun badaude.
Urtarrilaren 13a baino lehen eman behar da izena, 94-616 90 78 telefonoan, [email protected] helbidean edo Patrokua jauregian, Markina-Xemeinen.
'HAZKUNTZA ETA HEZKUNTZA' IKASTAROA
Noiz. 2012ko otsail-maiatzartean, Lea-Artibain (Bizkaia).
Guraso izateko agiria baduzu?
2 urte baino gutxiagoko haurren gurasoentzat ikastaroa egingo dute, Lea-Artibain, umeak hezten irakasteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu