Hari laukotea, soinu txikia eta mugitzen diren objektuak agertokian. Horrela esanda oso ikuskizun abstraktua dirudi, baina bola gorritxoak ikusleak liluratu eta hipnotizatzeko ahalmena duela diote ikusleek. Bost urtetik gorakoentzat da egokia gurasoen banaketaren inguruko ikuskizuna, eta gaur gozatu ahalko da horretaz Donibane Garazin.
Denis Garenaux eta Franck Jubloten sorkuntza da lana, ordubete ingurukoa. Forma geomterikoak pertsonaia bihurtzen dituzte, amodioaren inguruko alegia kontatzeko: maitemintzea, haur baten jaiotzea eta, azkenean, dibortzioa.
Asko laguntzen dio ikuskizunari zuzeneko musikak ematen dion indarrak. Bandoneoia, bioloiak eta txeloak ahotsa ematen diete objektu mutuei. Horrez gain, bi aktore jartzen ditu ikuskizunak agertokian.
Asmo didaktikoa ere badu lanak. Gurasoak banatuak dituzten haurrak gero eta gehiago direla ikusita, «banaketaren umea» da lanerako hartu duten gaia. Bola gorriaren abenturen bidez, gurasoen banaketa eta familiaren berrosaketa ulertzen laguntzen du ikuskizunak, egileen arabera.
Bauhaus eskolaren barruan sortu zen objektuen antzerkia, mundu gerren arteko Alemanian, eta 1970eko hamarkadan zabaldu zen Frantzian.
'LA BALLE ROUGE & QUATOUR'
Noiz. Gaur, 17:00etan.
Non. Vauban zineman, Donibane Garazin.
Gurasoen banaketa, bola gorriz
'La balle rouge & quatour' ikuskizuna gaur Donibane Garazin: musika zuzenean eta objektu antzerkia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu