Dagoeneko zortzi urte bete ditu Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak ematen duten bekak,Tene Mujika bekak, eta uzta oparoa ekarri du. Aurtengorako lanak aurkezteko epea zabaldu dute, eta abenduaren 10 arte bidali ahalko dira egitasmoak. Irabazleak 6.000 euroko laguntza jasoko du, eta hark idatzitako lana argitaratuko dute. Euskal Herrian azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko lanak egiteko laguntza da Tene Mujika beka: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak...
Deialdian ez dute fikziorik onartzen. Bai, ordea, materiala moduliterarioan lantzea. Horrez gain, lanak irakurle guztientzat izan behar dira, ez soilik espezialistentzat idatzitakoak.
Alberto Barandiaranek, Idurre Eskisabelek eta Elixabete Garmendiak osatuko dute epaimahaia, eta jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2013ko urtarrila amaitu baino lehen. Ondoren, irabazleak urtebete izango du lana amaitzeko eta entregatzeko.
Ramon Olasagastik irabazi zuen lehen beka, 2005ean, eta sariaren laguntzarekin idatzi zuen Mendiminez liburua, goi mendietan hildako euskal mendizaleen kronika eta biografia. 2007an argitaratu zuten.
TENE MUJIKA BEKA
Noiz. Egitasmoak bidaltzeko azken eguna, abenduaren 10a. Helbide honetara bidali behar dira: [email protected].
Gure historia hurbilaz idazteko
Tene Mujika bekako 6.000 euroak lortzeko epea zabaldu dute; abenduaren hasiera arte bidal daitezke proiektuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu