Gerizpean. Uda-pasa

Gurpil gaineko turismoa

Donostia hiria bizikleta gainean ezagutzeko aukera eskainiko du gaurtik aurrera Donostia Turismok

Bizikleta gainean bisita gidatuak egin ahal izango dira udan, Donostia Turismoren eskutik. EKAITZ AGIRRE.
Adrian Garcia.
Donostia
2011ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Bi gurpil gainean Donostia bisitatatzeko aukera eskainiko du DonostiaTurismok gaurtik aurrera. Donostiako bidegorri sare zabala baliatuz, bisita gidatuak prestatu dituzte. Bizikletek katalosak dituzte, hiriko txoko ezagunenak hobeto behatzeko.

Talde txikitan abiatuko dira Donostiako turismo bulegotik, eta Bretxan egingo dute lehenengo geldialdia. Turismo gidari profesional baten ahotik jasoko dituzte Donostiako leku historiko eta enblematikoei buruzko azalpenak.

Zurriolako Zubia eta Kursaal eta Zurriolako hondartzara abiatuko da jarraian tropeltxoa. Handik Parte Zaharreraino joango dira pedal kolpeka. Zuloaga plaza bisitatu, eta Pasealeku Berria eta Aquariumera zuzenduko dira. Udaletxeari eta portuari buruzko azalpenak entzun ostean, Kontxako hondartza zeharkatu eta Eduardo Txillidaren Haizearen Orrazia eskulturaraino joango dira. Donostiako Gipuzkoa plazan emango diote amaiera bisitari, Gipuzkoako Aldundiaren jauregian.

Uztailaren 14ra bitartean egunero aterako dira bisita gidatuak, 11:00etan. Donostiako turismo bulegoan bertan eta Donostiako erreserben bitartez eman daiteke izena.

Abuztuan ere izango dira bisita gidatu berezi horiek, 11:00etan eta 17:00etan, egunero. 14 euroren truke har daitezke bisitok. Gaztelaniaz eta ingelesezko gidariak eskatu ahal izango dira soilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.