Gerizpean. Uda-pasa

Habaneren erritmora

Ondarreta abesbatzak, Habana Clam hirukoteak eta Vallparadis taldeak parte hartuko dute Getxoko habanera jaian

Kontzertuez gain, itsaski azoka egingo dute Habanera jaialdian. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Habanera eta marinel doinuek hartuko dute Getxo (Bizkaia) asteburuan. Gaur hasi eta igandera bitartean, 25. Habanera Jaialdia egingo dute. Hiru taldek parte hartuko dute: Getxoko Ondarreta abesbatzak, Kataluniako Vallparadis taldeak eta Gaztelako (Espainia) Habana Clam taldeak. Kontzertu guztiak arratsaldeko zortzietan hasiko dira, eta doanizango dira.

Getxoko Ondarreta taldeak zabalduko du jaialdia, gaur. Marinelen hainbat kantu eta habanera kantatuko ditu. 1975ean sortutakoa da abesbatza, eta geroztik talde ugarirekin lan egin du, hala nola Yoko Watanabe, Cornelio Murgu eta Jose Antonio Urdiainekin. Baita hainbat orkestrarekin ere: Bilboko eta Euskadiko orkestra sinfonikoekin...

Kataluniako Vallparadis taldeak betiko habanera modu tradizionalean eskaintzen du, baina baita bertsio modernoagoan ere. Balsak, sardanak eta marinelen kantuak ere emango ditu.

Itsasoko produktuen azoka

Azken egunean, Habana Clam taldearen txanda izango da. Taldearen sorreratik bertatik Gaztelako habanerak eskaintzen ditu, baina eurek sortutako kantak ere badituzte.

Kontzertuez gain, itsasoko produktuen azoka ere izango da. Besteak beste, kontserbak, itsaskiak eta bakailaoa dastatu ahal izango dituzte bisitariek. 19:00etatik 22:00etara irekiko dute, Areetako geltokiko plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.