Frantziako jakirik preziatuenetako bat da gazta. Hori dela eta, herrialde gonbidatuari jarraituz, Donostiako I. Gazta Dema antolatu dute lehen aldiz SS Gastronomikaren barruan. Hainbat herrialdetako hamabi gaztarik onenen artean hautatu beharko dituzte lehiaketan. Tartean daude Euskal Herriko bi ere: Idiazabal Dop eta Ossau Iraty gaztak.
Bi dastatze izango dira; igandean eta astelehenean. Bat sektoreko profesionalentzat egongo da, eta bestea herritarrentzat. Parte hartzaileek gazta bakoitzari puntuazioa eman beharko diote, gazta mota zein den jakin gabe, zaporean oinarrituta soilik. Herri dastatzearen emaitzak profesionalenekin alderatzea da lehiaketaren helburua. Enric Canut gazta adituak eta Herve Mos banatzaile eta ekoizle frantziarrak egin dute hamabi gazten hautaketa.
Hainbat herrialdetako hamabi gaztarik onenen arteko lehiaketa antolatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu