Euskal rockaren talde nagusietako bat, ustez ezinezko nahasketak egiten dituen laukote bat eta Bordeleko jazz-metal talde interesgarri bat entzun ahalko dira gaur Donapaleuko gauean.
Willis Drummond taldea Baionan sortu zen, eta 2007ko urtarrilean argitaratu zuen lehen diskoa: Anthology. Zuzenean gozatzeko elkartu ziren, eta zuzenekoetan datza taldearen indarra. Halere, ez diote uko egin estudioan grabatzeari, eta iaz Willis Drummond izeneko diskoa plazaratu zuten, Bide Huts diskoetxearekin.
Buuzbu taldea 2007ko urrian sortu zen, Eiheralarren (Nafarroa Beherea). Jakes baxu jotzailea Etxe gitarra jotzaile eta abeslariarekin elkartu zen. Eta haiekin bat egin zuten Donibane Garaziko Xarxa perkusionistak eta Izpurako Aiu saxofoi jotzaileak. Bat baino gehiago harritzeko moduko helburua jarri zieten euren buruei: Euskal Mashup talde bihurtzea. Disko jartzaileek moduan, euskal kantuak eta mundu osoko rock zein pop abestiak nahasten dituzte, baina zuzenean jotzen. Erramun Martikorena eta Dalida, Niko Etxart eta Noir Desir, Ben Harper eta Negu Gorriakzuzeneko bizi baten bidez batera daitezkeela frogatu nahi dute agertokian.
Pastors of Muppets taldea Bordeletik dator, eta jazza, metala eta rocka nahasten ditu.
MUSIKA
Noiz. Gaur, 21:30ean.
Non. Airetik gelan, Donapaleun (Nafarroa Beherea).
Haize hegoa, rock gau beroa
Willis Drummond, Pastors of Muppets eta Buuzbu taldeek agertokia partekatuko dute Donapaleun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu