Bote txikiagoa egiten dute beren pilotek. Hori da Belgikan jokatzen duten pilota jokoaren eta egunotan Iruñean jokatzen ari direnaren arteko alde bakarrenetarikoa. Erraz moldatu dira Belgikako Charleroi taldeko jokalariak, Claude Leleux pilotariaketa Robert Remy prestatzailearen hitzetan. Halere, ez dute finalera heltzerik lortu; baina ez da hori, haien ustez, txapelketa honen asmo nagusia. Pilotaren iraupena da jokoan dagoena, diotenez.
Zer iruditu txapelketa?
Oso interesgarria da. Oraindik ere badaude moldatu beharreko kontu batzuk, baina lehen aldia izateko oso antolaketa ona izan da. Guk han jokatzen dugunpilota motaren antzekoa da, gainera, hemen jokatu dena. Zelaialuzexeagoa izaten dugu guk, etapilotak nabarmen bote txikiagoaegiten du. Bestela, dena berdina da. Kanporaketetan Godelletan (Valentzia, Herrialde Katalanak) aritu ginenean oso bitxia egin zitzaigun etxe artean jokatzea. Dibertigarria izan zen.
Zer esan nahi du zuentzat halako txapelketa batean parte hartzeak?
Aukera ikaragarria da. Hamaika pilotarirekin jar gaitezke harremanetan. Oso garrantzitsua da halako txapelketak egiteaBelgikan pilotak bizirik iraun dezan. Han, pixkanaka gero eta jende gutxiago eta gutxiago aritzen da pilotan. Gutxituz doaztaldeak, eta gutxituz jokalariak ere.
Hau da bidea, beraz.
Probatu egin behar da, behintzat. Eman egin behar zaio nazioarteko dimentsio bat kirol mota honi. Harremanak egitea eta pilotan aritzen den jende gehiago ezagutzea da egin behar dena. Lehen aldia da halako ezer egiten duguna, eta oso interesgarria izan da. Irabaztearena edo galtzearena beste maila bateko kezka da.
Claude Leleux eta Robert Remy. Belgikako Charleroi taldeko jokalari eta entrenatzailea
«Halako ekimenak dira pilotak Belgikan bizirik iraun ahal izateko bidea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu