Hamabost milioigarren bisitaria Aquariumak
DONOSTIA. Hamabost milioigarren bisitaria jaso zuen atzo Aquariumak. Fidel de la Serna donostiarra izan zen, Lazkaoko bi bilobarekin. Aurreskua dantzatu zieten, eta museo barruko instalazioak erakutsi. Opariak ere eman zizkioten: lau pertsonarentzako bazkaria, datozen bi urteetan aquariumera dohainik sartzeko aukera eta txapela, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu