EGITARAUA
•'Baratze ekologikoak terraza eta balkoietan nola egin'.Irailaren 20an, asteartea (19:00etan), Zeraingo kultur etxean. Amaia Agirrek emango du hitzaldia. Sarrera doan izango da.
•'Osasunerako bidea elikaduraren bitartez'.Irailaren 22an, osteguna (19:00etan), Ordiziako D'elikatuz zentroan. Jesus Larretxeak emango du. Sarrera, doan.
•'Sendabelarrak eta jateko diren belarrak'.Irailaren 27an, asteartea (19:00etan), Zeraingo kultur etxean, Maialen Sarasolaren eskutik. Sarrera, doan.
•'Kontsumo taldeak: esperientziak elkartrukatzea eta etorkizuna'.Irailaren 29an, osteguna (19:00etan), Ordiziako D'elikatuz zentroan. Mahai ingurua. Sarrera, doan.
•'Ogi biologikoa nola egin'. Irailaren 24an, larunbata (10:00etan); Ezkio-ItsasokoHariztizabal baserrian izango da. Xabi Akizuk eta Marilu Gardokik emango dute ogi biologikoaren tailerra. Parte hartzaileek 15 euro ordaindu beharko dituzte, izena aldez aurretik emanda.
•'Marmelada ekologikoak'. Urriaren 1ean, larunbata (10:00etan), Abaltzisketako Naera Haundia baserrian. Angela Linskeyk emango du tailerra. Parte hartzaileek 15 euro ordaindu beharko dituzte, izena aldez aurretik emanda.
•'Sukaldaritza makrobiotikoa'.Urriko larunbatetan izango dira eskolak. Jesus Larretxea izango da haien gidari. Parte hartzaileek 180 euro ordaindu beharko dituzte, izena aldez aurretik emanda.