Telebista

Hamaikak 'Eskatzea libre' saioa estreinatuko du gaur gauean

Sare sozialen zappinga eta elkarrizketa "arinak" tartekatuko dituzte, asteartero eta ostegunero, Ekhi Atorrasagastik aurkezturik (22:00). Yoga eta zumba saioak ere emango ditu Hamaikak, goizero.

Ekhi Atorrasagasti. HAMAIKA
urtzi urkizu
2020ko martxoaren 31
18:06
Entzun

Hamaikak Eskatzea libre saioa estreinatuko du gaur, 22:00etan, eta datozen asteetan asteartean eta ostegunean emango du. Ekhi Atorrasagasti kazetariak gidatuko du programa. Iragarri duenez, «balkoitik balkoira» egindako saio bat izango da. «Sare sozialetako zappinga egingo dugu; politikoki zuzenak ez diren elkarrizketak tartekatuko dira, kolaboratzaile bereziak, eta tokian tokiko berri emango dute gure berriemaileek». Euskal Herriko eta diasporako euskaldunengana joko dute Hamaikako kideek,«elkarrizketa arinen» bidez: Maule, Gasteiz, Errenteria (Gipuzkoa), Landak (Okzitania), Indiako ozeanoko Mayotte uharteak...

Herritarrek saioan parte hartzea nahi du Hamaikak. Horregatik, deialdia egin dute Whatsapp bidez jendeak kantuak edo eskaintzak egin ditzaten.  688-80 70 93 zenbakira bidali ahalko dira audioak edo bideoak. «Herritarren bozgorailua zabalik izango dugu», azaldu du aurkezleak.

Gainera, Hamaikak ariketa fisikoak egitera animatu nahi ditu herritarrak: horretarako, goizero yoga eta zumba saioak egingo dituzte. Yogakoak Mikel Troitiñok gidatuko ditu, 08:30ean; eta zumbakoak, Elena Carretok, 09:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.