Hardcore musikaz gainezka

Txarraskore jaialdian rock gogorreko bost talderen kontzertuak izango dira, Basauriko gaztetxeak antolatuta

Bastards' Assault taldea Txarraskore jaialdian izango da gaur. BERRIA.
Donostia
2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Hirugarren urtez antolatu du Basauriko (Bizkaia) Txarraska gaztetxeak Txarraskore izeneko jaialdia. Hardcore musika estiloa ardatz hartuta, bost talde bilduko dira aurten. Kontzertu nagusia Bartzelonako Bastards' Assault taldeak eskainiko du, baina Euskal Herriko rock gogorrak ere izango du lekua; Adrenalized (Donostia), No Komply (Zalla, Bizkaia), Erantzun (Zarautz, Gipuzkoa) eta Inserta (Bilbo) taldeek, hain zuzen.

Bastards' Assault taldean, Estricalla, The Capaces eta El Punto Devil talde desagertuetako kideak ari dira. 80ko hamarkadako punk-rock talde klasikoen bertsioak egiten dituzte. GBH, Poison idea, Exploited, Dwarves, La perrera, Nine Pound hammer, Hard-ons, Zeke, One Way System, Genocide SS, Antiseen eta Gangreen taldeenak dira, besteak beste, nahasten dituzten abestiak. Abenduaren 24ra bitartean, Northern Tour izeneko bira ari dira egiten Euskal Herrian. Kontzertuen ostean, Bilboko Sorpresa'L taldeak girotuko du gaua. Hala ere, kontzertuen aurretik, 18:00etan hasita, Home dokumentala (Yann Arthus-Bertrand, 2009) eta Irola Irratiaren kartel erakusketa izango dira ikusgai gaztetxean. Home filmean, Lurraren aniztasuna erakusten da, eta azaldu nola gizakia mehatxu bat den planetaren oreka ekologikoaren iraupenerako.

'TXARRASKORE'

Noiz. Gaur, 20:30etan.

Non. Basauriko Txarraska gaztetxean (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.