Haurrak azken portura eraman

Dejabu konpainiak umeentzako antzezlan bat emango du opor egunetan: 'Azken portua'

Erredakzioa
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Euskal Herriko hainbat txokotan eman du Dejabu panpin laborategiak Azken portua haurrentzako antzezlana. Gabonetako oporrekin, hainbat emanaldi antolatu dituzte datozen egunetarako: Anhauzen (Nafarroa Beherea) arituko dira gaur, Donostian27an eta Galdakaon (Bizkaia) 30ean.

Joseba Sarrionandiaren esaldi bat du abiapuntu lanak: «Gure oroitzapenak itsas galeretako oholak bezala ez dira itsas hondoan ezabatzen, ez dute inongo porturik helburu...». Didi eta Gogo Azken Portuko biztanle bakarrak dira, eta aspaldi ez dute barkurik ikusi euren kaiara heltzen. Gogo zaharrak jada ez du gogoratzen azken ontzia, baina Didi gaztearen jakin-minak bultzatzen du oroimenaren zoko ilunetan murgiltzera: Euskal Herriko arrantzaleen abenturak eta Enbata ontziaren azken bidaia ekarriko ditu gogora.

Dejabu ez da ohiko antzerki edo txotxongilo konpainia bat. Laborategitzat daukate sortzaileek, lana esperimentaziotik ateratzen delako. Horregatik, denbora asko behar izaten dute antzezlan berriak sortzeko. Horrek burokrazia arazoak eragiten dizkie diru laguntzak jasotzeko orduan. Urko Redondok eta Ainara Gurrutxagak antzezten dute Azken portua, eta Ander Fernandezek jotzen dumusika. Lau urtetik gorakoentzat da lana.

'AZKEN PORTUA'

Noiz. Gaur, 16:00etan.

Non. Anhauzeko herriko gelan (Nafarroa Beherea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.