Kanpokoa deskubritzeaz gain, Euskal Herriko dantzak ere erakustea du xede festibalak. Horregatik dakar edizio honek berritasuna: igandeko eguna; Euskal Herriarena izanen baita. «Gurea bertzeei erakusteko. Dantza tradizionalak bakarrik emanen dituzte, kreaziorik gabe», xehatu du Lassallek. Eibarko Kezka taldeaz gain, Donibane Lohizuneko, Iruñeko, Markina-Xemeingo eta Eskiulako taldeetako haurrek parte hartuko dute.
Lau haizetako argia
Kolorez mukuru egongo dira Ezpeleta, Senpere, Ainhoa, Larresoro, Basusarri, Zuraide (Lapurdi) eta Donapaleuko karrikak (Nafarroa Beherea). «Haurrek bertze giro bat dakarte: gaztetasuna, freskura eta naturaltasuna. Helduekin beti zailago izaten da», gehitu du idazkariak. Berez, ideia Frantziako Saint-Maixent l'Ecoleko festibalari hartu zion Claude Iruretagoiena elkarteko lehendakariak. Elkarrekin lan egiten hasi dira orain, hango topaketatik zuzenean baitatoz Bolivia, Argentina eta Txetxeniako haur dantzariak. Palestinarrek, berriz, Gallartan (Bizkaia) iragan dute astea, «turismoan», eta eibartarrekin bertaratu dira.
Egunero ikusgarriak emanen dituzte. Egun, Ezpeletan hasi, eta Basusarri, Senpere eta Donapaleun ariko dira dantzan haurrak.
Gauargi festibala
Egun hasi eta asteartera arte, Lapurdin eta Nafarroa Beherean.