Donostiako Aste Nagusia. La Flamenka

Haurrek gogoz parte hartu zuten herri kiroletan

2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Jolasen eguna ospatu zuten atzo Donostiako piratek, eta haurrentzako herri kirolak antolatu zituzten goizean. Euria ari zuenez, La Flamenka guneko karparen barruan egin zituzten herri kirolak 40 haur inguruk. Margotzen eta tailerrak egiten aritu ziren txikienak; helduagoak berriz jolasean ibili ziren. Gustura aritu ziren sokatiran, euren indar guztia erabiliz. Lokotxak biltzen, txingak alde batetik bestera eramaten eta giza proban ere aritu ziren, giro ederrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.