Haurrentzako dantza saioak

Ume txikientzat pentsaturiko bi koreografia aurkeztuko dituzte, Elorrion, Donostian eta Leioan

DA.TE dantza konpainiaren Río de luna ikuskizuna. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Gorputzaren lengoaia da haurrek ezagutzen eta erabiltzen duten lehena, eta, halere, oso dantzari gutxik erabiltzen dute, umeentzako ikuskizunak egiteko. Adibide urri horietako bi ikusi ahalko ditugu aste honetan, Donostian, Leioan eta Elorrion (Bizkaia), DA.TE dantza konpainiaren eta Roberto G. Alonsoren eskutik, Dantza Agertokira ikuskizunean.

Haurren eta amen artean lehen urteetan sortzen diren harremanak lantzen ditu DA.TE konpainiaren Río de luna ikuskizunak. Teknologia berriak, argiak eta koloreak erabiltzen dituzte haur txikien arreta eurenganatzeko. Bi dantzariek mugimendu samurrak egiten dituzte, eta haurrentzako deigarriak diren objektuak erabiltzen dituzte. Granadakoa (Espainia) da konpainia, eta haur txikientzako dantza ikuskizunak lantzen ditu. Horretarako, ikerketa lana egiten du, piezen bidez balio pedagogikoak helarazteko. Gaur ikusi ahalko da lan hori Elorrion, eta bihar Donostian.

Bigarren ikuskizunak Zing-Zing du izenburu. Haurren psikologian sakontzen du, umeei berriz irakasteko haiek dagoeneko badakitena: eguneroko edozein objektu jostailu bihur daitekeela. Roberto G. Alonsorena da koreografia, eta berak zuzendu du lana.

UMEENTZAKO DANTZA

Noiz. Río de luna: Gaur,17:00etan, Arriola antzokian, Elorrion (Bizkaia). Bihar, 12:00etan, Viktoria Eugenian, Donostian. Zing-Zing: ostiralean, 18:00etan Kultur Leioan, Leioan(Bizkaia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.