Haurrentzako Stravinski

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Per Poc Kataluniako antzerki taldeak 'Soldadu baten istorioa' taularatu dute

Zazpi tresna eta aktore talde batentzat sortu zuen Stravinskik Soldadu baten istorioa lana. PER POC.
Erredakzioa
2012ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Atzo, Donostian ikusi ahal izan zen, eta, gaur, Gasteizen. EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Per Poc antzerki taldea Igor Stravinskik 1918. urtean sorturiko Soldadu baten istorioa lana taularatzen ari dira.

Stravinskik Lehen Mundu Gerraren ondoren sortu zuen lana, oso baliabide gutxirekin taularatzeko. Gerraren aurkako alegia gisa irakur daiteke istorioa, Charles Ferdinand Ramuzek idatzitakoa: deabru batek arima lapurtzen dio soldaduari, engainuen bidez.

Zazpi tresna eta antzezle talde batentzat sorturiko lana da, haurrentzat. Biolinaren, kontrabaxuaren, fagotaren, tronpetaren, tronboiaren, klarinetearen eta perkusioaren bidez, zirkuko musika gogora ekartzen duen soinua eraikiko dute EOSeko musikariek.

Orkestrekin lan egiten esperientza handia du Per Poc txotxongilo konpainiak. Besteak beste, Brittenen Tximinia-garbitzailea taularatu du, Mendelssohnen Udako gau bateko ametsa, Txaikovskiren Intxaur kraskailua, hogei orkestra sinfoniko baino gehiagorekin elkarlanean, tartean, Austriako Irratikoarekin, Taipeiko Sinfonikoarekin eta Panamako Sinfoniko Nazionalarekin. Terry Gilliam zinemagilearekin ere lan egin dute.

'SOLDADUBATEN ISTORIOA'

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Principal antzokian, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.