AEBetako Hearst enpresak Frantziako Lagardere taldearen nazioarteko aldizkari guztiak erosi ditu, 650 milioi euroren truke. Hamabost herrialdetan saltzen diren 102 argitalpen sartu dira operazioan. Horrez gain, Hearstek Elle aldizkaria hamabost herrialdetan banatzeko eskubideak izango ditu hemendik aurrera. Lagarderek Elle marka mantenduko du, baina soilik Frantzian argitaratzen den aldizkaria kudeatuko du.
Lagardere taldeak onartu du publizitatearen jaitsieraren ondorioz aldizkaria saldu behar izan duela. Hemendik aurrera, Frantziako taldeak liburu argitalpenean, dendetan eta kirol marketinean jarriko du indarra.
Hearst konpainia, bestalde, aldizkarietako buru gero eta indartsuagoa da operazio horri esker. 4.000 milioi dolarreko negozioak kudeatzen ditu, eta bost kontinenteetan barrena 20.000 langiletik gora ditu.
Komunikazioa
Hearstek Lagardere taldearen aldizkariak erosi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu