Hegan eta euskaraz dator jaia

Julio Rocak botako du Gasteizko jaien hasiera emango duen txupinazoa.Zeledonek euskaraz abestuko du, jendez lepo egongo den Andre Maria Zuriaren plazan

Geu elkarteak Aihotz plazan duen txosna iragan larunbatean ireki zuen, Zeledoni aurrea hartuta. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Gasteiz
2015eko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Zeledonen itzala ikus daiteke Gasteizko erdialdean. San Migelgo dorretik jaisten den sokak estaltzen du Andre Maria Zuriaren plaza. Tabernariek azkenengo garagardo kupelak jasotzen dituzte alde zaharrean. Abarkak eta zapiak prest dituzte blusek eta neskek bihar goizetik Gasteiz osoa zeharkatzeko txarangarekin lagunduta. Supermerkatuetan xanpain botilak amaitzen hasi dira. Ez da ezer geratzen Gasteizko jaiei hasiera emateko.

18:00etan, jendez lepo egongoda Andre Maria Zuriaren plaza, eta jaien hasiera emango duen txupinazoa botako du Julio Roca Zuzenak elkarteko presidenteak. Aurten, lehenengoz, euskaraz ere abestuko du Zeledonen rola hartzen duen Gorka Ortiz de Urbina blusak.

Hala ere, bero datoz jaiak. Aurreko astean, BirraZuzenean jaialdiak girotu zuen Falerina lorategia, eta Geu elkartearen txosna ere irekita dago Aihotz plazan larunbatetik. Gainera, larunbat goizetik, unibertsitate eremuan azken ukituak ematen dabiltza txosnei. Aurretik, sei egun Gasteiz osoan zehar banatuta egongo diren 300 ekintzez gozatzeko.

Eraso sexistak eragozteko, haien aurkako protokoloa aurkeztu zuten ostegunean. Bat egin dute protokoloarekin Blusen eta Nesken Batzordeak, Txosnen Batzordeak, Gasteizko plataforma feministak eta alde zaharreko tabernariek. Gainera, edozein eraso jasanez gero, salaketa telefono—zenbakira deitu ahal izango da: 688-88 53 29.

«Hasteko,espero dugu eraso sexistarik ez izatea festa hauetan. Izatekotan, erantzun zuzena edukiko du erasotzaileak» ohartarazi zuen Andere Arriolabengoa plataforma feministako kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.