Hegazti migratzaileen paradisua, Aranzadiren jomuga

Senegalgo Djoudj parkean hainbat hegaztiri buruzko ikerketak egin asmo dituzte zientzia elkarteko bi taldek

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Aranzadi Zientzia Elkarteak Senegalgo Djoudj parkea jarri du miran. Hegazti migratzaileen paradisu moduko bat da inguru hura, eta elkarteko ornitologia saileko bi talde hainbat hegazti espezie ikertzera joango dira. Neguan 140 espezietako hiru milioi hegazti migratzailetik gora elkartzen dira Djoudjen; bi milioi inguru dira uhalde-enarak, eta milaka batzuk lezkari arruntak, benarriz arruntak eta papo-urdinak. Espezie horien inguruan ariko dira lanean Aranzadiko bi talde.

Uhalde-enarak Europan hirundinido mehatxatuenetakoa dira. Negua pasatu ohi dute Senegalen, eta Afrikako eremu horren eta uhalde-enaren ugalketa eremuen konexioa aztertu asmo du taldeetako batek.

Bigarren taldeak, berriz, nazioarte mailako proiektu batean parte hartuko du. Espainiako, Alemaniako, Herbehereetako, Frantziako, Portugalgo, Senegalgo eta Marokoko taldeak ari dira proiektuan, papo-urdin espeziearen mendebaldeko azpi espezieen ugalketaren eta negu-pasaren eremuarekin bat etorrita. Proiektuaren helburua da Europan hazten diren papo-urdin populazioen negua pasatzeko eremuak zehaztea.

Djoudj parkea lakuz eta urmaelez, ibaien gurutzaketaz eta ur geldiz, errekaz eta hondarrezko barraz osatutako mosaiko aberatsa da. Ehunka espezierentzako bizilekua da, eta haien kudeaketa Senegalgo Ingurumen eta Natura Babesaren Saileko Parke Nazionalen Zuzendaritzari dagokio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.