Heldu da Getxo Folk jaialdia

Bazter guztietako artistek parte hartuko dute gaurtik igandera Getxoko jaialdi zabal eta askotarikoan

Cheikh Lo senegaldarrak larunbatean eskainiko du kontzertua, 21:00etan. BERRIA.
2012ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Hemen da Getxo Folk BBK jaialdia. Egitarau zabal eta askotarikoa prestatu dute, eta zenbait gune.

Kontzertuak Getxoko (Bizkaia) Areetako geltokiko plazako aparkalekuan izango dira. Aba Taano ugandarrak emango dio hasiera jaialdiari, gaur, 19:00etan. Ganbara euskal taldearen txanda izango da bihar, 19:00etan. Gero, 21:00etan, Mikel Urdangarinen eta Cristina Pato galiziarraren txanda izango da. Etzi, Olga y los Ministriles aragoitarrek 19:00etan joko dute, Kila irlandarrak 21:00etan, eta Streetwings madrildarrek, 23:00etan. Larunbatean, Mayalde ariko da 19:00etan, Cheik Lo senegaldarra 21:00etan, eta Maui y los Sirenidos, 23:00etan. Igandean, Suyanak kontzertua eskainiko du 12:00etan, eta Milo Ke Mandarinik, 20:00etan. Ordu horretan bertan, Sortuko dira besteak izango da, Xabier Leteren omenezko kontzertua, geltokiko plazan.

Baina, kontzertuez gain, beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte. Larunbatean, haurrentzako perkusio tailerra emango du Mustapha Agharban marokoarrak, 12:30ean. Eskozia, Galizia, Senegal eta Euskal Herriko kale bandak ere ariko dira jaialdian. Gainera, Gune Solidarioa eta Munduko Terraza guneak egongo dira.

GETXO FOLK BBK 2012

Noiz. Gaurtik igandera arte.

Non. Getxoko Areetako geltokiko plazan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.