Zientzia

Heldu dira Martetik 'InSight'-en lehen irudiak

Arrakastaz gauzatu du NASAk InSight ibilgailua Marten azalera jaisteko operazioa. ESA Europako Espazio Agentziaren ExoMars orbitagailua erabili dute datuak Lurrera bidaltzeko.

'InSight' ibilgailuaren kamera batek Marten ateratako argazkia. NASA
2018ko azaroaren 27a
18:16
Entzun

NASAk Kalifornian (EEUU) duen laborategi batean jaso dituzte Insight ibilgailuaren marteratzearen irudiak, kohete berean bidalitako CubeSats MarCO izeneko bi gailuren bidez. Lehen aldia da halako gailuak espazio sakonera bidaltzen dituztena, eta hasi dira lehenengo irudiak Lurrera bidaltzen.

Marteren irudia, espaziotik.

Insight ibilgailua 2020ko azarora arte egongo da Marten. Operazioa ondo atera izana "urrats handi bat" dela adierazi du Joel Krajewsk MarCO proiektuen kudeatzaileak.

"Zazpi minutu izugarri" gisa deskribatu zuten InSight ibilgailua Marten azalera jaisteko operazioa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.