Hemen eta han, 'neskazariak'

Elikadura burujabetzaren protagonistak emakumeak direla erakusteko argazkiak

Josu Trueba eta Pau Collen lanak bildu dituzte erakusketan. BERRIA / BERRIA.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Kubatarren eta euskaldunen bizipenak erakusketak azken egunak ditu Aguraingo kultur etxean. Bi argazkilariren lanaren bitartez, han eta hemen elikadura burujabetzaren protagonistak emakumeak direla azaltzen du erakusketak.

Euskadi-Cuba elkarteak eta EHNE sindikatuak elkarrekin lan egin dute Emakumeak elikadura-subiranotasunaren protagonistak kanpainan. Horren barruan dator erakusketa hau. Herri bakoitzak bere herritarrek elikatzeko duten eskubidea bermatzeko politika eta estrategiei esaten diete elikadura burujabetza. Emakumeek horretan egiten duten funtsezko lana bi argazkilariren kameren bidez erakusten dute. Josu Trueba Leiva (Galdakao, Bizkaia, 1981) da horietako bat. Argazkigintza dokumentalean dabil 2007. urtetik, eta, besteak beste, sakabanaketa, okupazioa, hiesa eta Kubako punk mugimendua jorratu ditu.

Beste ikuspuntua Pau Collena da (Badalona, Katalunia, 1983). Argazkigintza dokumentala jorratzen du nagusiki, gizartea aldatzeko tresna gisa erabiltzeko asmoz. Biak Euskal Herrian zein Kuban ibili dira emakume nekazarien errealitatea erretratatzen. Uharteko Nekazari Txikien Elkarte Nazionalarekin (ANAP) lan egin dute, eta BizkaikoEHNErekin.

KUBATARREN ETA EUSKALDUNEN BIZIPENAK

Noiz. Maiatzaren 4ra arte.

Non. Aguraingo ZabalArte etxean (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.