Hendaiatik Zibururako (Lapurdi) itsasertzeko bidea oinezkoentzat irekiko dute igandean. Autoentzat errepidea itxi, eta bizikletaz, patinez edo oinez itsasertza gertutik ikusteko aukera izango da.
Bidean zehar hainbat animazio izango dira: musika, dantza, tren txikiak, poneyak, lantegiak, erakusketak... Piknika hartzeko gune handi bat ere prestatuko dute.
Abadia gazteluan, esaterako, Mutxiko elkarteak dantza emanaldiak egingo ditu; eta astronomia eta zientziak ere izango dute tokia, gaztelu inguruetan. Itsasoko bizia ere erakutsiko dute tailerren bitartez; Haizabia eta Asporotsttipi guneetan, esaterako.
Egitarau zabala prestatu dute. Zapatilak jantzi eta itsasertzeko bidea zeharkatzea besterik ez da falta.
Hendaia eta Ziburu arteko itsasertza ezagutzeko
Itsasertzeko bidea autoentzat itxi, eta hainbat animazio izango dira egun osoan igandean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu