Maskara-da herri ikuskizun handia estreinatuko dute gaur Irurtzunen. 50 pertsona inguru jarriko ditu lanak oholtzaren gainean, panpinak eta maskarak dantzatzen, horretarako propio sorturiko koreografia eta musikarekin.
«Lan hau ezberdina da, panpinei beharrean, maskarei ematen diegulako lehentasuna», dio Iosu Royo Orritz-Iskidi taldeko eledunak. Izan ere, taldeak beste bost ikuskizun sortu ditu, honen aurretik. Goma-aparra, latexa eta beira zuntza erabili dituzte maskarak egiteko, eta taldeak berak eraiki ditu, aditu baten laguntzarekin.
Irurtzun inguruko kondaira eta mitologiari buruz lan egin dute beti. Duela urtebete liburu bat eta DVD bat argitaratu zuten gaiaren inguruan. «Gaurko ikuskizuna lan haren garapena da», dio Royok. Irurtzun eta inguruko herritarrak jarri dituzte lanean.
Angel Saguesek zuzendu du ikuskizuna, eta Ismael Yague txistulariak jarri dio musika. Zuzenean arituko da Izeia taldearekin.
«Maskara antzerki» gisa definitzen du Royok ikuskizuna, «dantza eta antzerkiaren arteko zer edo zer». Ordubete inguru arituko dira dantzariak, musikariak, maskara zein panpin eroaleak oholtzaren gainean.
'MASKARA-DA'
Noiz. Gaur, 18:30ean eta 22:30ean.
Non. Irurtzungo kiroldegian (Nafarroa).
Herri bat mozorro dantzan
'Maskara-da' antzerki eta dantza ikuskizuna estreinatuko du gaur Irurtzungo Orritz-Iskidi taldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu