Bihar Berria-n

Herri ereserki bihurtzen diren kantak

Zenbait kantak indar berezia hartzen dute jende multzo handiek elkarrekin kantatzen dituztenean. Ereserki ez-ofizialen inguruko erreportajea argitaratuko du bihar BERRIAk Bizigiro atalean.

Herri ereserkiak sentimenduz beteak izan ohi dira. BERRIA
urtzi urkizu
2020ko otsailaren 21a
15:01
Entzun

Herri ereserkien inguruko azalpenak emateko, BERRIAk zenbait jende elkarrizketa du: Andoni Tolosa Morau eta Maddi Zubeldia musikariak, Josu Larrinaga EHUko antropologia irakaslea eta Joan Mari Torrealdai idazle eta euskaltzaina. Torrealdaik Txoria txori proposatu du Euskal Herriko ereserki izateko. Azpian, Realaren eta Athleticen arteko derbia, Anoetan, otsailaren 9an:

[Vimeo]https://vimeo.com/392438925[/Vimeo]

Bestelako edukiak ere argitaratuko dituzte bihar Bizigiro atalean. Asteburuko proposamenen artean, Arroitzeko (Nafarroa) Ogi Txigortuaren Egunaren berri emango dute. Telesailen artean, Better Call Saul aztertuko du Mikel Yarza kazetariak. Gontzal Agote zinema kritikariak, berriz, Liegh Whannellen The Invisible Man filmaz idatzi du. Antzerkiak ere izango du bere tokia bihar Bizigiro atalean: Aldatzen Laguntzen taldearen Birritan bortxatua antzezlanari buruzko erreportajea argitaratuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.