Azken hilabeteotan herrialde arabiarretan gertatzen ari diren protestak direla eta, «benetan gertatzen ari dena» hobeto jakiteko, hitzaldi bat antolatu dute Euskal Herria Sozialista taldekoek eta Grosko Kortxoenea gaztetxeko kideek. Mundu arabiarretako iraultzak izena du hitzaldiak, eta Ibon Artolak emango ditu gaiaren inguruko azalpenak.
Antolatzaileen ustetan, gertaera horiek inflexio puntu bat dira herri arabiarren historia modernoan. Herrialde bakoitzean nola adieraziko den eta zein erritmotan gertatuko den jakiteko hainbat faktorek dutela zerikusia diote, baina prozesua orokorra denez agintari arabiarrek ezingo dutela egoera ezegonkor honetatik alde egin diote Euskal Herria Sozialistakoek. Seguru dira Argelian eta Marokon gertatuko denak garrantzia izango duela. Hango langileen eta gazteen borrokak daukan garrantzia erakutsi nahi dute.
Komunikabide «ofizialak eta inperialistak» zabaltzen ari diren informazioaren inguruan, beharrezkotzat jotzen dute herri arabiarretan gertatzen ari denaren berri ongi jakitea. Horregatik hasi dira hitzaldiak ematen. Aurrenekoa Santa Fihezi Akanpadan eman zuten, Ibaetako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, apirilaren 20an, eta gaurkoa Gros auzoan izango da.
MUNDU ARABIARRETAKO IRAULTZAK
Non. Kortxoenea gaztetxean (Donostian).
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Herrialde arabiarrak ezagutzen
Azkenaldiko gertaeren berri emateko, hitzaldi bat prestatu dute Euskal Herria Sozialistako eta Kortxoeneko kideek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu