Donostiako Gros auzoan hasi dira festak, eta igandera arte ikuskizunez eta musikaz alaituko dituzte kaleak. Gaur, haurrentzako Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia izango da Katalunia enparantzan.
Hipo eta Tomaxen Beldurraren etxea emanaldiaren aurkezpena Gros auzoan izan zen, Zurriola ikastolan, hain zuzen, eta berriro dira bueltan auzoan emanaldi berarekin. Hipo oso beldurtia omen da, eta hainbesteko beldurra ez izateko eta beldurrari aurre egiteko, Tomaxekjoko eta mozorroekin erakusten dio sorginak, Dracula eta saguak ere ez direla hain beldurgarriak edo ez direla existitzen. Bi pailazoen arteko tirabirek haur eta guraso guztiak algaraka jartzen dituzte.
Mikel Sarriegi eta Joseba Fatxado pailazoek beldurraren alde dibertigarria azaleratu dute ikuskizunarekin. Kultur etxeak antolatu du emanaldia, eta 18:00etan hasiko da.
Eguna ez da pailazoekin bukatuko, ordea; 20:00etan, Mariaren Bihotza Abesbatzaren kontzertua izango da kultur etxean, Saioa Zuaznabarren zuzendaritzapean. 21:00etan, trikipoteoa hasiko dute Txofre plazan, eta 21:30ean Ras Lujah, The Hostile eta Xabala taldeen kontzertuaizango da Katalunia plazan.
HIPO ETA TOMAX
Non. Donostiako Gros auzoan
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Antzezlana. 'Beldurraren etxea'.
Hipo eta Tomax Grosen
Donostiako Gros auzoko Zipotz jaiak dira, eta inor ez aspertzeko, egunero hainbat ekitaldi izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu