Donostiako Aste Nagusia. Irudia.

HIRI HANDIAN, ERRALDOIAK NAGUSI

2012ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun


Aste Nagusian, leku nabarmena dute erraldoi eta buruhandiek. Egunero ibiltzen dira kalez kale, haurren eta helduen gozagarri. Buruhandiak, maskuria eskuan hartuta, haurren atzetik ibiltzen dira, makalenei edo ausartenei kolpeak emanez. Erraldoiak, baketsuago, beren dantza eta birak ematen aritzen dira. Aski ezagunak dira Donostian lau bikoteak: arabar bikotea, bizkaitar bikotea, gipuzkoar bikotea eta nafar bikotea. Oraindik, beste bi paseo emango dituzte festak amaitu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.