Hiria emakumeentzat al da?

Hirigintza eta generoaren inguruan hausnartuko dute antropologo batek eta arkitekto batek

Erredakzioa
2010eko urriaren 6a
00:00
Entzun
«Norengan pentsatzen da hiriak eraikitzean? Bizitzeko egokiak al dira gizon eta emakumezkoentzat?». Galdera horren inguruan mintzatuko dira gaur Begoña Pecharroman antropologoa eta Edurne Aperribai arkitektoa, Donostiako Kristinaenea Ingurumen Baliabideen Etxean antolaturiko hitzaldian.

Grafika Soziala 03: Oinezkoa egitasmoaren barruan egingo dute solasaldia, Guztion berdintasunean oinarrituriko hiri eredu baterako bidean izenburupean.Pecharromanek aditu lanak egiten ditu Farapi aholkularitza enpresan. Antropologia erabiltzen dute gizarte politikak arrakastaz gauzatzeko orduan. Aditua da mugikortasunean, hirigintzan eta generoan, eta Mendebaldeko komunitate musulmanak aztertu ditu, besteak beste.

Aperribai arkitektoa Emakumeak eta Hiria Foroko kidea da. Iraganean gizonezkoen esku egon dira Donostiako hirigintza eta hirietako zerbitzuen mantenua. Horietan emakumeek parte hartzea errazteko xedea du foroak. Emakumeen begiradatik, hiritar guztien mesederako izan nahi duten ekarpenak egin nahi dituzte. Grafika Soziala 03: Oinezkoa erakusketa ikusgai egongo da azaroaren 30era arte. Ibiltzea eta horren inguruan sortzen diren espazio publikoa eta giza harremanak erakutsi nahi dituzte horren bidez.

HIRIA ETA EMAKUMEA

Noiz. Gaur, 19:00etan, Kristinanea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean, Donostia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.