Asteburuko proposamenak

Hiria, sorkuntza artistikorako gune

Iruñea.Artez beteko dira larunbatean Iruñeko Alde Zaharreko kaleak, Artisten Auzoa izeneko festari esker

Inigo Astiz
2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Iruñeko Alde Zaharra, ia osorik, sorkuntzarako gunea izango da etzi. Kalea hartuko dute artistek egun osoan Artisten Auzoa izeneko festan. Doaneko kultura herrikoia sustatzea da Trapezistaren Zorabioa izeneko kultur elkar- tearen asmoa, eta, horrenbes- tez, doan izango dira ekitaldi guztiak.

Eta ez dira gutxi. Goizetik hasita gauera arte gozatu ahalko du arteaz Iruñeko Alde Zaharrera gerturatzen den orok. Auzoz auzo eta arloz arlo oparoa da egitaraua. Beren estudioa jendeari irekiko diote zenbait artistak, eta erakusketak izango dira kale, plaza eta tabernetan. Bideo emanaldiak, zuzenean egindako pintura lanak, dantza emanaldiak, performanceak, antzerki ikuskizunak, umeentzako sorkuntza tailerrak eta animatzen denarekin batera osatutako lantegiak. Horiek, besteak beste.

Esaterako, kontzertuak izango dira Nabarreria auzoko plazan, 12:00etan hasi eta iluntzera arte, eta antzerki lantegi bat ere izango da 16:45ean. Kalean ere izango dira emanaldiak. Zaldi Zurian, Mercaderesen, Sarasate pasealekuan, Udaletxe plazan, San Jose plazan eta Bistrot terrazan. Zenbait denda eta tabernatan ere izango dira ikuskizunak, eta baita Nafarroako Antzerki Eskolan ere. Eta Arga ibaia ere hartuko dute. 18:30ean Magdalena zubiaren parean, hainbat ekintza egingo dituzte txalupa baten gainean.

Egitarau eta kokapen guztiak web orri honetan ikus daitezke: elvertigodelatrapecista.wordpress.com.

ARTISTEN AUZOA

Zer. Erakusketak, dantzak, musika emanaldiak...

Non. Iruñeko Alde Zaharreko kale eta txokoetan.

Noiz. Larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.