Irudia. Iruñea
HIRIBILDUAK ETA HIRITARRAK, BATUTA
Duela ia sei mende Iruñea osatzen zuten Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas hiribilduen bateratzearen eguna ospatu zuten atzo, Iruñean. Bateratze pribilegioa izenez ezagutzen da festa. Egun guztian ekitaldi ugari egin zituzten, eta erraldoien eta buruhandien konpartsaz, gaiteroen eta txistularien musikaz eta La Pamplonesa bandaren kontzertuaz gozatu zuten, besteak beste, han bildutakoek. Erdi Aroko azoka ere egin zuten, Udaletxeko plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu