Hiriburu berdearen eskultura, plazara berriro
GASTEIZ. Hiriburu berdearen izendapena irudikatzen duen goroldiozko eskultura gaur bertan jarriko dute berriro ere Andre Mari Zuriaren plazan. Otsailean jarri zuten han, baina joan den ostiralean kendu zuten, badaezpada, jaietan honda ez zedin. Goizean goiz hasiko dira lanean udaleko teknikariak, kontu handiz, eskulturak 7.000 kiloko pisua baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu