Hiru eguneko soinu festa

Aitzealdenk! musika jaialdia egingo dute gaurtik igandera Azpeitiko Sanagustin kulturgunean

Capsula taldea: Coni Duchess, Ignacio Villarejo eta Martin Guevara.. JUAN PEREZ FAJARDO.
Erredakzioa
2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Musika, zuzenean, hiru egunez. Aitzealdenk! jaialdian, Euskal Herriko eta atzerriko zortzi talde entzuteko eta ikusteko aukera egongo da, gaurtik igandera, Azpeitian (Gipuzkoa).

Triku Festiek utzitako hutsunea beteko du jaialdiak. Hura 2009. urtean egin zuten azkenekoz, eta, geroztik, ez da halako ekitaldirik egon. Sanagustin kulturgune berria du orain herriak, eta hango taldeek osaturiko Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatzen du. Horrek guztiak ekarri du jaialdi berria.

Mondocane taldearekin hasiko da gaur emanaldia, 22:00etan. Jaialdiak herriko taldeak ere bultzatuko dituela erabaki dute antolatzaileek, eta Mondocane izango da lehena. Ur Azala disko kaleratu berria aurkeztuko dute.

Ondoren, Antilles hirukoteak hartuko du agertokia. Gutxitan elkartzen dira musikariok, normalean beste talderekin jotzen baitute.

Capsula talde euskal-argentinarrarekin amaituko da gaua. AEBetan bira egin berri dute.

Bihar, ordu berean, Inoren Ero Ni, Willis Drummond eta We Are Standard taldeak arituko dira.

Igandean, 20:00etan, Santiago Latorre eta Rauelsson igoko dira agertokira.

AITZEALDENK! ZUZENEAN

Noiz. Gaur eta bihar, 22:00etan.Igandean, 20:00etan.

Non. Sanagustin kulturgunean, Azpeitian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.