SOJA KIMU SALTEATUAK
•Osagaiak:
• Soja ernamuinak. 150 g inguru pertsonako
• 2-3 baratxuri ale.
• Koilarakada bat oliba olio pertsonako.
• Koilarakada bat soja saltsa pertsonako.
•Prestaketa: Baratxuria zuritu eta xerra finetan ebaki behar da. Kazola batean olioa jarri.Ondoren, baratxuria bota. Apur bat berotzean, soja ernamuinak eta soja saltsa bota behar dira kazolara. Erregosten direnbitartean, ongi nahastu behar dira, eta bero-bero daudenean atera. Soja ernamuinek digestioa errazten duten entzima asko dituzte.
TOMATE BETEAK
•Osagaiak:
• 1-2 tomate pertsonako
• Tipulin erdia edo osoa
• Piper berde erdia edo osoa
• Kuiatxo erdia edo osoa
• Baratxuri ale bat
• Atun lata erdia pertsonako
• 50 g gula pertsonako
• 4-6 oliba berde/beltz pertsonako
• Apaintzeko ganbak, nahi bada
• Olioa eta gatza
•Prestaketa: Tomateak gainetik zatitu, eta koilara txiki batekin ahalik eta gehien hustu. Mamia gorde.
Kuiatxoa zuritu eta lauki txikitan moztu. Zartagin batean olioa jarri eta bertara bota zatitutako tipulina eta piper berdea. Apur bat biguntzean, kuiatxoa gehitu eta poliki egin daitezela. Egindakoan, ontzi batera pasa. Ondoren, zartagin berean, zuritutako baratxuria bota, gorritu eta, ondoren, gulak frijitu. Barazki eginak ditugun ontzira bota dena, eta nahastu. Erantsi olibak zatituta, tomate mamiak eta atun lata/k. Nahasketa horrekin tomateak bete eta, nahi bada, gainetik apaintzeko ganba egosi edo frijitu bat ipini.
MARRUBI, ANANAEDO TXOKOLATE IRABIAKIA
Osagaiak:
• Esnea, baso bat
• Marrubiak edo anana 100g
• Kakao hautsa, 2-3koilarakada
•Prestaketa: Marrubiak (edo piña) garbitu eta zatitu. Esnea eta frutak irabiatzeko ontzian jarri eta irabiatu. Behar bada, iragazi. Berdina egin daiteke esnea eta kakao hautsarekin, txokolatezko irabiakia izango genuke.
Hiru errezeta goxo eta osasuntsu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu