Hiru korrikalarik larri jarraitzen dute Donostiako Ospitaleko zaintza gunean
Ezbehar ugari sortu zituen igandeko beroak Behobia-Donostia lasterketan. Hego haizearen eta tenperatura altuen ondorioz, DYAk eta Gurutze Gorriak 370 pertsona artatu behar izan zituzten; inoiz baino gehiago. Horietatik 40 ospitalera eraman behar izan zituzten, eta hamabik ospitalean jarraitzen dute. Hiru korrikalarik larri jarraitzen dute zaintza berezien arreta gunean, baina haien bizitzak arriskutik kanpo daude. Arazo neurologikoak dituzte larrialdi guneko hiru korrikalariek, jasandako bero eta egindako ahaleginaren ondorioz. Beste bederatzi lagunei senda-agiria bihar emango diete ziurrenik. Zorabioengatik, bihurrituengatik, azukre eta hidratazio faltagatik artatu zituzten sorospen zerbitzuek korrikalari gehienak. 202 lagunek utzi behar izan zuten lasterketa bertan behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu