Gerizpean

Hirugarrenez, Usopop

Usopop jaialdia Sarako liburutegi aurreko parkean ospatuko dute, eta hainbat kontzertu eskainiko dira bertan

Gari bakarlariak emango die hasiera kontzertuei, larunbatean, 18:30ean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Datorren larunbatean, III. Usopop in the Park jaialdia ospatuko da Saran (Lapurdi). Aurten, egun eta toki berriak estreinatuko dituzte. Izan ere, Euskal Herriko Errugbi Txapelketa dela eta, jaialdia uztailera aurreratzea erabaki dute. Eta aurten, lehen aldiz, Sarako liburutegi aurreko parkean egingo da jaialdia, herriko plazatik gertu, eta ez Lizarrietako gainean, aurreko bi aldietan bezala.

Arratsaldeko bostetatik aurrera, egitarau zabala izango da bertara biltzen direnentzat. Musika nonahi entzungo da Sarako herrian. Hasteko, haurrentzako dantzaldia antolatu dute; Pantxika Solorzano eta Xanok Elektronik Pilsta eskainiko diete txikienei. Musika elektronikoak publiko guztiak erakar ditzakeela eta adinik ez duela erakutsi nahi dute. Dagoeneko, hiru disko kaleratu ditu bikoteak, eta disko horietako abestirik onenak joko dituzte, larunbatean.

18:30ean, kontzertuak hasiko dira. Gari bakarlariak emango dio hasiera kontzertuei, Hertzainak taldeko kide ohiak. Ondoren, Belako, Mungiako euskal talde gaztea arituko da; azken 30 urteetako abestiak joko dituzte, zuzenean. Haien atzetik Botibol taldearen txanda izango da. Folk-pop estiloko doinuak jorratuko dituzte Baionako musikariek, eta maiatzean kaleratu berri duten The wild cruises lana aurkeztuko dute. Eta, amaitzeko, Elorn Liven txanda izango da. Soinu elektroniko melodikoz beteriko saioa emango du.

Usopop jaialdirako sarrerak zortzi eurotan eskuratu daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.