Meme hitza da gakoa. Meme bat ideia bat edo oinarrizko kultur unitate bat da: txiste bat, irudi bat, esaldi bat... Sare sozialetan zabaltzen diren burutazioak —askotan barregarriak— meme gisa transmititzen dira. Richard Dawkins zientzialariak sortu zuen meme hitza, Gene Berekoia liburuan. Genetikaz eta eboluzioaz hitz egiteko asmatu zuen terminoa Dawkinsek, baina ideiak eta kultura gizakien artean nola kutsatzen diren deskribatzeko ere balio du. Kontzeptua ezin egokiagoa da birus baten infekzioaz eta horren inguruan sorturiko eta transmitituriko burutazioez hitz egiteko.
Koronabirus berri bat denon ahotan dago egunotan (barkatu esamoldea). Larrialdi handia sortu du, eta horren inguruko eztabaida latza dago: Gripe arrunta edo munduko alde txiroenetan betikotuta dauden gaitzak baino hilgarriagoa al da? Justifikaturik al dago histeria? Komunikabideek sortu dute?
«Denok hilko gara!» memea bolo-bolo dabil sare sozialetan. Ironiaz erabiltzen da, histeria salatzeko eta hari buruz barre egiteko. Eraginkorra da, besteak beste, irakurlearentzat inoiz ez delako %100 ziurra esaldia erabiltzen duena txantxetan ari dela.
Gidoiaren ustekabeko itzuli batean, koronabirus bera pertsonaia bihurtu da sare sozialetan. Norbaitek @CoronavirEUS kontua sortu du Twitterren, eta krisiaren berri ematen ari da, errudunaren ikuspuntutik. «CoronavirEUS naiz, Koro lagunentzat. Ukan birusaren eboluzioa. Pixka bat, ez mucho». Horrela deskribatzen du bere burua biografian, edo, nahi bada, mikrobiografian.
Ausart eta lotsagabe txiokatzen du: «Jaio. Koronabirusa. Hil».
Zer nahiago duzue, coronavirus ona edo euskalduna?
— CoronavirEUS ?ï¿°ï¾;Â;ÂÃ‚ÂŸï¾¦ï¾ (@CoronavirEUS) February 25, 2020
Eta barre egiten die gizakien txertoei.
Zuen txertoak VS ni. ð;Â;ŸÂ‘‘ð;Â;Ÿ¦ ð;Â;ŸÂÂ’ªð;Â;ŸÂ½ð;Â;ŸÂÂ’ªð;Â;ŸÂ½ https://t.co/zFULfqqQVB
— CoronavirEUS ð;Â;ŸÂ‘‘ð;Â;Ÿ¦ (@CoronavirEUS) February 27, 2020
Mezu bat du gizakientzat:
Harrapatzen bazaitut,ð;Â;ŸÂÂŽ¶
— CoronavirEUS ð;Â;ŸÂ‘‘ð;Â;Ÿ¦ (@CoronavirEUS) February 26, 2020
Harrapatzen bazaitut,ð;Â;ŸÂÂŽ¶
Jo ta bertan hilko zaitut! ð;Â;Ÿ§«ð;Â;Ÿ§ªð;Â;Ÿ¦ https://t.co/E8buOQexiM
Baina mikrobioak ez daki non sartu den euskaldunen artean zabaldu denean. Dagoeneko sortu ditu zuzentasunaren inguruko eztabaidak. Euskaraz bere izena K eta B hizkiekin idatzi beharko lukeela gogorarazi diote. Eta, nola ez, eztabaida sortu da, K eta B hizkiez idazteaz harago, nola beharko lukeen izenak euskara txukunean: «Koroa baten itxuratik datorkionez gero izena, euskaraz koronabirus deitu ordez, ez litzateke egokiagoa koroabirus deitzea?», idatzi du Josu Jimenez Maiak.
Koroa baten itxuratik datorkionez gero izena, euskaraz 'koronabirus' deitu ordez, ez litzateke egokiagoa 'koroabirus' deitzea? #seriopic.twitter.com/03yNU5hfMm
— Josu Jimenez Maia (@itxaurdi) January 29, 2020
Biral bihurtzen ari da Koro. Beldurrari eta alarmari umorez erantzuteko modu bat da. Txiolari batek esan dion bezala: «Hil nazazu, koronabirus, baina barrez!».