Gerizpean

Historia eta ondasunak ezagutzeko ibilaldiak

2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun
BARAKALDO. Hiru ibilaldi antolatu ditu Barakaldoko Udalak, herriko historia eta ondasunak ezagutzeko helburuarekin. Azalpen historikoak emateaz gain, ingurumenari buruzko hainbat datu ere emango dituzte. Irailaren 11n, Laku Zaharra ezagutuko dute; irailaren 17an, Ramon Rubialen lorategi botanikoa; eta irailaren 25ean, Santa Ageda ingurua eta Larrazabalgo eskola zaharra bisitatuko dituzte. Herriko kultur ondasun aberatsak zabaltzeko eta historiaren sustraiak ezagutzeko abagunea izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.