Gerizpean

Hitzak, marrazkia lagun

Ostiralean amaituko da aurtengo Naturaldia; hitza eta marrazkia uztartuko ditu azken hitzaldiak, Donostian

Joaquin Araujo naturalistak emango du Naturaldiko azken hitzaldia, Donostiako Aquariumean. G. GARAIALDE / ARP.
2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Ostiralean amaituko du aurtengo Naturaldia Joaquin Araujo naturalistaren hitzak eta Antoni Fraguas Forges marrazkigilearen marrazkiak bilduko dituen ekitaldiak. Hitza eta marrazkia uztartuko dituzte, naturaren inguruko azalpenak emateko. Hauxe da hitzaldiaren izenburua: Bizitasuneko ekonomia eta kultura baterantz. Itsasoa itotzen ari al da?. Donostiako Aquariumean izango da, 19:30ean. Joan nahi duenak, izena eman behar du 943-44 00 99 telefonora deituta.

Ekologiarekin, ingurumenarekin eta garapen iraunkorrarekin loturiko gaiak lantzen dira Naturaldian, jendeari kontzientzia sortzeko. Hainbat hitzaldi antolatzen dituzte horretarako. Ez gara merkantziak izan da aurtengo Naturaldiaren leloa, eta ostiraleko ekitaldiarekin amaitukoa da; 23. aldiz egin dute.

Joan den apirilean, Tolosan izan ziren Araujo eta Forges, Naturaldiko jardunaldietan, eta arrakasta handia izan zuten. Hori ikusita, azken hitzaldia ere euren esku uztea erabaki dute antolatzaileek. Joan den ekainaren 5ean egitekoak ziren, baina atzeratu egin da.

Shole Martin Naturaldiaren antolatzailearen esanetan, jende askok parte hartu du jardunaldietan, hitzaldiak entzuteaz gain, galderak eta iruzkinak eginez. «Urrezko itxiera emango diogu hain gustura utzi gaituen Naturaldi honi. Uste dut aurten ere helburua bete egin dugula». Gipuzkoako hainbat herritan egin dituzte jardunaldiak; besteak beste, Tolosan, Errenterian eta Zarautzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.