Zumaian Julene Azpeitia 24. ipuin lehiaketa antolatu dute, literatura sustatzeko eta idaztera bultzatzeko. Hiru sari banatuko dira; baina hirugarrena berezia da, herriko onenari emango zaiolako, hots, zumaiar onenari.
Euskaraz idatziak izatea eta originalak izatea da ezarritako lehen baldintza. Beste lehiaketa bat irabazitako ipuinak ez dira onartuko, ez eta laguntza izan duten edo itzulpena duten lanak ere. Ordenagailuz idatzitako hiru kopia aurkeztu behar dira. Sei orrialdetik hamabost orrialde arteko ipuinak izan daitezke, eta idazlearen izenik ez du agertu behar ipuinean, anonimoki epaituko dira.
Izen-abizenek eta datu pertsonalek aparteko gutun itxi batean joan behar dute, eta gutunaren azalean ipuinaren izenburua jarri beharko da ondoren lotura egiteko.
Ipuina bukatuta eta pauso guztiak beteta, Zumaiako udaletxera bidaltzea besterik ez da faltako.
Era guztietako ipuinak aurkez daitezke, bakoitzaren irudimenaren eta trebeziaren arabera. Ondoren, epaimahaiak erabakiko du zein den onena eta zeinek merezi duen saria.
Lehen sariaren irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, bigarrenak 1.500 euro eta zumaiar onenak 1.000 euro. Ondoren, irabazleen ipuinak liburu batean bilduko dituzte.
JULENE AZPEITIA, IPUIN LEHIAKETA
Non. Zumaia.
Noiz. Irailaren 30 arte.
Hitzez hitz, ipuin lehiaketa
Julene Azpeitia ipuin lehiaketa prestatu dute Zumaian 'literatur sorkuntza bultzatzeko' xedearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu