Lo egitean giza burmuinak zer nolako funtzioa betetzen duen erantzun osorik ez duen galdera izaten jarraitzen du oraindik; baina erantzun batzuk badira honez gero. Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Lenguage (BCBL) zentroko ikertzaile Nicolas Dumay zera proposatu du: egunez jasotako ezagutza berriak gauez, lo egitean, finkatzen dituela burmuinak. Dumayren ikerketa eta haren ondorioak Cognition aldizkariak argitaratu ditu. Egunez ikasitako hitz berriak berraztertzen ditu burmuinak lo egitean, eta haiek finkatzen ditu era egonkor batean. Beraz, burmuinak hizkuntzarako gaitasun handiagoa izaten du lo egitean.
Yorkeko Unibertsitatean hasi eta Donostiako BCBL zentroan amaitu du bere ikerketa Nicolas Dumayk. Hitz berrien ikasketa prozesua baliatu du burmuinaren jarduera aztertzeko loaren fasean.
BCBLko ikerlariak 39 pertsonari 32 hitz ezezagun eman zizkien, eta euren erreakzioak jaso zituen. «Hitzak euren artean borrokatzen dira burmuinaren oroimenera iristeko», eta esperimentuak erakutsi du «lo egin ondoren lortzen dutela hitz ikasi berriek jasotako hitzen estatusa».
Nicolas Dumayk linguistika, ezagutza prozesuak eta burmuina lotzen dituen ikerketa gehiago egin ditu, eta bere ondorioak hizkuntzak ikasteko hainbat metodotan baliatzen dira gaur egun.
Ezarian. Zientzia
Hizkuntzarako gaitasuna hobetzen du burmuinak lo egitean
BCBLko ikertzaile Nicolas Dumayk frogatu du hitz berriak lo egitean finkatzen direla burmuinean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu