Hobeto entzuteko aholkuak

2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Espezialistak agindutako tratamendua jarraitzeaz gain, badira entzumen-galera duten pertsonei ingurukoekin hobeto ulertzen lagunduko dieten estrategia eta erremedio batzuk ere:

Argia. Pertsonen keinu-hizkuntza hobeto ikusteko, saia zaitez ongi argiztatutako lekuetan jarduten, argiak zure solaskidea ondo eta zuzen argitu dezan. Horrela, errazago erreparatuko diezu haren keinu eta aurpegiko imintzioei.

Interferentziarik gabe. Elkarrizketa bati ekiten diozunean, hobe inguruko zaratarik ez badago (itzali telebista edo irratia, musikarik ez dadila egon...).

Leku lasaiak. Taberna edo jatetxeren batera zoazenean, saia zaitez lekurik lasaienak hartzen, jende gutxien biltzen duten eremuak.

Solaskideen parte-hartzea. Eska iezaiezu ingurukoei zertxobait ozenago hitz egin diezazutela, baina oihurik egin gabe (soinuak distortsionatu egiten baitira), eta, ahal dela, esaldi laburragoak eta sinpleagoak erabil ditzatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.