Hogeita bost urte eta gero, elkarrekin itzuli dira agertokietara Barrence Whitfield eta The Savages. Gaur Hondarribira (Gipuzkoa) eramango dituzte rock-and- roll doinuak; kontzertua Psilocybenea aretoan izango da, 20:00etan.
Bostongo disko denda batean sortu zen bi taldeen arteko harremana, 1983an. Barrence Whitfieldek (Barry White) eta Peter Greenbergek elkarrekin lan egiten zuten, eta Greenberg rock-and- roll talde bateko kide zen garai hartan. Dendan zirela, Whitfield abesten jarri zen, eta haren ahotsaz liluraturik, Barrence Whitfield & The Savages proiektua martxan jartzea erabaki zuten. Hiru urte geroago, ordea, The Savages banatu egin ziren, kideetako bik jotzeari utziko ziotela erabaki ondoren. Barrence, bien bitartean, mundu osoko agertokietara heldu zen.
Mexiko Berrian topo egin zuten berriro ere. Iraganean piztutako magia berreskuratzea erabaki zuten orduan, eta, iaztik, AEBetako hainbat hiritan ibili dira saioak ematen. Berrituta bueltatu dira, baina duela 25 urteko indarrarekin. Iaz, Savage Kings diskoa grabatu zuten elkarrekin.
BARRENCE WHITFIELD & THE SAVAGES
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Hondarribian (Gipuzkoa), Psilocybenea aretoan.
Hogeita bost urteren buruan
Barrence Whitfield & The Savages taldeek elkarrekin emango dute kontzertua, gaur, Hondarribian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu