'Homo zapping' saioa itzuliko da gaur Antena3 katera
Bi hilabeteko atsedenaldiaren ostean, Jose Corbachok zuzentzen eta aurkezten duen umore saioa, Homo zapping,Antena3eko programaziora itzuliko da gaur. Ostiral gauetan emango dute hemendik aurrera, 22:00etan. Udazkenean eguneroko saioa izan zen, baina orain bere ohiko formatura itzuliko da: astean behin eta 40 minutuko iraupenarekin. Kolaboratzaile berriak izango dituzte eta platora gonbidatu gehiago eramango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu