Komunikazioa

Homosexual gutxiago AEBetako fikzioan

Puntu bat jaitsi da aurten telebistan agertzen diren pertsonaia homosexualen kopurua

Erredakzioa
2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Moda kontua edo talde erlijioso eta politiko kontserbadoreen presioaren ondorioa ote den ez dago argi, baina Ameriketako Estatu Batuetako telebistan agertzen diren pertsonaia homosexualen kopuruak behera egin du aurten, ikerketa baten arabera.

GLAAD Difamazioaren Aurkako AEBetako Gay eta Lesbianen Elkarteak aztertu ditu kopuruak. 2011-12ko denboraldian prime time-n ematen dituzten telesailetan agertzen diren pertsonaietatik %2,9 dira homosexual, bisexual edo transexual. Iaz, %3,9 ziren.Fox kateak du pertsonaia homosexual gehien. Glee komedia da horretan lehena: %6,8. Telesail horri eta ABCren Modern Family saioari saria eman dio Glaadek aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.