HONDAR ALEA. Euskal Herria ezagutzen

Erredakzioa
2005eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
er egin? Horixe da asteburua edo jaiegunak gerturatu ahala lagunartean edo etxean egiten dugun ohiko galderak. Nora joan edo zer egin ez dakigula egoten gara sarritan. Horri konponbidea bilatu nahirik, Berriak mendi ibilaldiak eskaini nahi dizkizu. Euskal Herriko 50 mendi ibilbideko bilduma banatuko du bihartik aurrera. Bilduma honetarako propio eginiko txangoak dira, asko eta asko ezezagunak.

Egunero fitxa bat banatuko da doan egunkariarekin. Bihar fitxa guztiak jasotzeko kaxa eta fitxak mendira babestuta eramateko plastikoa eskuratu ahal izango dira. Berria etxean jasotzen duten harpidedunek 943 30 43 45 telefono zenbakira deitu beharko dute fitxak jasotzeko; gainerako guztiek, berriz, kioskoetan jasoko dituzte. Ibilbideak edonork egiteko modukoak dira, familiarekin edo lagunekin egiteko asmoz osatu baita bilduma. Eta ibilia atseginagoa egiteko, zirkularrak dira buelta guztiak: joan- etorria bide ezberdinetatik egin daiteke. Ibilaldiak bi edo hiru ordukoak dira, eta fitxek tokian tokiko bitxikerien, mitoen, kondairen edo ondarearen berri ere ematen dute.

Berriak bi gidari paregabe izan ditu mendi ibilaldien bilduma hau osatzeko: Mikel Arrizabalaga eta Joxean Gil-Garcia.

Arrizabalaga Egunkaria-ko, Berriako, Gara-ko, Euskadi Irratiko eta Pyrenaica aldizkariko kolaboratzailea da edo izan da. Berak idatzi ditu Gipuzkoako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ibilbideak. Baita Nafarroako sei ere. Gil-Garcia, berriz, Egunkaria-ko kolaboratzailea zen, Berrian idazten du tarteka eta Arabako Mendi Federazioko zuzendaritzako kidea da. Arabako eta Bizkaiko ibilbide guztiak eta Nafarroako lau idatzi ditu. Biek Ramon Olasagasti Berriako kazetaria izan dute laguntzaile.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.