Hondartzetan, ohitura arduratsuagoen bila

Hondartzak Bizirik egitasmoa sortu du Donostiako Kristinaenea fundazioak, hondartzak arduraz erabiltzeko

2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
«Turismoa industria garbia dela pentsatu izan dugu», dio Kristinaenea fundazioak. Ikuspegi hori aldatzea da erakundearen helburua uda honetan.

Gizakiek itsasaldean eragiten duten kalteaz ohartu, eta hondartzaren erabilera arduratsua egiteko garrantziaz ohartzeko asmoz, Hondartzak Bizirik proiektua jarri du abian Kristinaenea fundazioak. Proiektuaren barne, hondartzek jasaten duten presioa arintzeko neurriei buruz informatzeko ekintzak prestatu ditu.

Gaur arratsaldean hasiko dira ekitaldiak, eta Suso Garzon naturalistak hitzaldia emango du Kristinaeneko Ingurumen Baliabideen Etxean. Hitzaldiez gain, komiki bat, film labur bat eta aktoreek eginiko kontzientziazio kanpainiak prestatu ditu Donostiako erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.