'Hora GMT' informazio saioa estreinatuko dute gaur ETB2n

EITBk munduan barna dituen berriemaileek parte hartuko dute astero saio berrian, Ana Aizpirik gidatuta

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Nazioartean gertatzen denaren berri emango du ETB2 kateak ostegunero eta iganderoHora GMT saioan. Ostegunetan goizaldeko 00:55ean emango dute, eta igandetan, eguerdian, Mundo.Hoy saioaren aurretik. Ana Aizpiri ETBko kazetaria izango da programa berriko zuzendaria eta aurkezlea.

Hora GMT-ren helburua nazioarteko eszenaren gainean herritarrak informatzea da. Horretarako EITBk munduan barna dituen berriemaileek parte hartuko dute: Xabier Collados (Brusela), Xabier Madariaga (Paris), Ana Roteta (Londres), Olatz Arrieta (AEB), Hodei Arrausi (Beijing) eta Bertha Gaztelumendi (Latinoamerika). Ana Aizpirik astero haiekin konektatuko du, aipatutako herrialdeen gaur-gaurko gaiak aztertzeko. Mikel Aiestaranek ere parte hartuko du, Ekialde Hurbiletik, eta Jesus Torquemada analistak.

Almudena Cacho Radio Euskadiko esatariak, bestalde, atal propioa izango du saioan. Gaurkotasun kulturalari begiratuko dio Cachok, eta hainbat herrialdetan dauden ikuskizun eta aisialdi proposamenak azaldu.

Gaur, aurreneko saioan,Guillermo Fariñasi eta Liu Xiabaori emandako sarietaz ariko dira. Klima aldaketaren inguruan mintzatuko dira AEBetatik. Juan Jose Alvarez EHUko Zuzenbide irakaslearekin, berriz, Wikileaksen filtrazioak eta bere ondorioak aztertuko dituzte. Erresuma Batuko unibertsitate tasen igoeraz ere ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.